Hirugarren amaitu zuen domekan Zornotzan izan zen lasterketan.
Joan zen domekan Zornotzan izandako lasterketan hirugarren amaituta, Euskaldun Torneoko lider ipini da Beste Alde Orue Eskolako Alain Ramirez txirrindularia. Miguel Indurain txirrindulari ohiaren eskutik jaso zuen saria. 110 kilometroko lasterketan 186 txirrindularik parte hartu zuten.
Euskaldun Torneoa hiru lasterketek osatzen dute. Aguraineko lehenengoan zazpigarren sailkatu zen lasterketa ia osoan ihes eginda ibili ondoren. Azkenengo lasterketa abuztuaren 30ean izango da Nafarroako Obanos herrian.