Uriarte eta Gonzalez parez pare Tornosolo trinketean

Anboto 2012ko uzt. 6a, 09:05

Euskadiko eliteen finalerdia jokatuko dute

Euskadiko eliteen finalerdia jokatuko dute.

 

Eliteen mailan, Euskadiko buruz buruko finalerdiak jokatuko dituzte gaur, 19:00etatik aurrera, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Finalerdi batean parez pare egongo dira Rober Uriarte abadiñarra eta Iker Gonzalez berriztarra. Gonzalezek erraz kanporatu zuen Liher Gandiaga final laurdenetan: 40-15. Uriartek, aldiz, justu-justu irabazi zion Iker Gordoni: 40-37.

 

Beste finalerdian Ander Antxia abadiñarrak Mikel Rafael izango du etsai. Finalak uztailaren 20an, barikuan, jokatuko dituzte Abadiñoko trinketean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!