Durangaldeko lau poeta Errotan

Anboto 2012ko eka. 26a, 08:15

Eurek sorturiko olerkiak errezitatuko dituzte Vicente Moreno abadiñarrak eta Begoña Eguen durangarrak, eta beste egile batzuen lanak Peru Madalena eta Oier Gonzalez durangarrek. Ekainaren 27an, 19:30ean, Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da poesia emanaldia

Eurek sorturiko olerkiak errezitatuko dituzte Vicente Moreno abadiñarrak eta Begoña Eguen durangarrak, eta beste egile batzuen lanak Peru Madalena eta Oier Gonzalez durangarrek. Ekainaren 27an, 19:30ean, Traña-Matienako Errota kultur etxean izango da poesia emanaldia.

 

Besteak beste, udari, udaberriari, amatasunari eta gazteriari buru berak idatzitako poemak eskainiko ditu Vicente Morenok, eta berak sorturiko olerkiak Begoña Eguenek; eta Laboa, Ordorika, Berri Txarrak edo Bob Dylanen kanten letrak errezitatuko dituzte, esaterako, Peru Madalenak eta Oier Gonzalezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!