Antzerki tailerra eta antzerkiko tailer multidiziplinarra antolatu ditu Banarte antzerki taldeak 2012-2013 ikasturterako.
Taldearen Muntsaratzeko lokalean batuko dira urrian hasi eta ekainera arte egingo dituzten saioetan. Antzerkira lehenengoz gerturatu gura dutenei zuzenduta dago Banarteren tailerra.
Antzerkian lehenagotik diharduten aktoreei zuzendurikoa da, aldiz, diziplinarteko antzerki ikastaroa. Hainbat antzerki teknika landuko dituzte parte hartzen dutenek.
Besteak beste, kantua, maskara neutroa, eta pertsonaiaren eraikuntzaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.