Antxiak Euskadiko txapela defendatuko du Uriartegaz

Anboto 2012ko eka. 22a, 08:57

Trinketean euskal ligako finala jokatuko dute bihar Bilboko Bizkaia trinketean

Trinketean euskal ligako finala jokatuko dute bihar Bilboko Bizkaia trinketean.

 

Gaur eta bihar euskal ligako hamar final jokatuko dituzte trinketean. Horietako hirutan Durangaldeko ordezkariak ibiliko dira: Ander Antxia eta Rober Uriarte abadiñarrak seniorretako finalean; Mikel Gonzalez berriztarra buruz burukoan; eta Gaxi Gallastegi atxondoarra eta Itsaso Pradera mallabitarra gomazko paletan.

 

Antxiak iaz ere irabazi zuen euskal ligako finala Aitor Arabiourrutiagaz. Aurten Inhar Ugarte eta Iker Gordon izango ditu aurkari. Finala, gaur, 18:00etan, Bilboko Bizkaia trinketean jokatuko da. Abadiñar biak irabazteko faborito dira, baina aurrekariak ez dituzte aldeko. Orain hilabete batzuk, galdu egin zuten Kurene taldeko bikotearen kontra Bizkaiko txapelketako ligaxkan.

 

Buruz buruko finalean Mikel Gonzalezek Inhar Ugarte izango du aurkari, bihar, 18:00etan, Bizkaia trinketean. Ugartek aurreko eguneko esfortzua nabaritu dezake eta Gonzalez hori aprobetxatzen saiatu beharko da. Egun berean, Paleta goman irabazteko faborito dira Gallastegi eta Pradera. Hala ere, Hernaniko bikotea maila handikoa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!