Iturriagak lidertza galdu du gaixotasun baten ondorioz

Anboto 2012ko eka. 21a, 12:55

Espainiako Kopan Anna Sanchiz da liderra

Espainiako Kopan Anna Sanchiz da liderra.

 

Espainiako Kopa amaitzeko lasterketa bakarra falta denean, Eneritz Iturriaga abadiñarrak lidertza galdu du. Joan zen asteburuan ezin izan zen Zizurkilgo proban aritu hesteetako birus baten ondorioz. Lasterketa hori Bizkaia-Durango taldeko Anna Sanchizek irabazi zuen, eta bera da lider berria Espainiako Kopan. Azkenengo lasterketa uztailaren 29an jokatuko dute, Errioxan.

 

Eneritz Iturriagak bihar ere ez du parte hartuko Salamancan lehiatuko den Espainiako txapelketan: “Mediku eta talde teknikoaren iritziak entzunda tratamendua zehatz jarraitzea erabaki dut guztiz osatu arte”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!