Euskal ligara igo da Abadiñoko Lagun taldea

Anboto 2012ko eka. 18a, 12:39

Bigarren urtez jarraian mailaz igotzea lortu dute. Datorren denboraldian Durangaldeko lau talde batuko dira Euskal ligan: aurten maila galdu duten Sasikoa eta Elorrioko Buskantza, maila horretan dabilen Kurutziaga eta Abadiñoko Lagun.

Bigarren urtez jarraian mailaz igotzea lortu dute. Datorren denboraldian Durangaldeko lau talde batuko dira Euskal ligan: aurten maila galdu duten Sasikoa eta Elorrioko Buskantza, maila horretan dabilen Kurutziaga eta Abadiñoko Lagun.

\"\"

Etxean 1-4 galdu ondoren, Abadiñoko Lagunek erronka zaila zuen atzo Gasteizen. Posible zela sinestuta zeuden, etxean hamaika aukera huts egin zutelako eta Gasteizko Lakua taldea goitik behera menderatu zutelako emaitzak bestelakorik islatu arren. Burubelarri erasora irten ziren eta zaku bete gol sartu zuten: 1-8. Beraz, distira handiz lortu zuten Euskal ligarako igoera.


Beste behin aldapa gora ipini zitzaien neurketa. Gasteizko Lakua aurreratu zen markagailuan. Abadiñarrek partidua berdindu zuten eta banakoagaz heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian etorri zen gol erauntsia. Bata bestearen atzetik zazpi gol sartu zituzten eta gehiago ere izan zitezkeen Jon Jimenez taldeko entrenatzailearen esanetan: “Joanekoan gertatu zen moduan aukera pila bat izan genuen. Zortzi gol sartu genituen, baina batzuk gehiago sartzeko aukerak izan genituen”. Azpimarratzeko moduko partidua jokatu zuten Josu Sequera eta Jon Anderrek. Lehenengoak bigarren zatian bakarrik jokatu zuen eta goleko hiru pase emateaz gainera, gol bat sartu zuen. Jon Anderrek, aldiz, hat trick-a lortu zuen.


Partidua domeka arratsaldean jokatu zenez, ez zuten igoera ospatzeko modurik izan. Datorren zapatuan egingo dituzte ospakizunak. Oraindik ez dute erabaki nola ospatuko duten.


Atzo lortutako igoeragaz urte bian segidan igotzea lortu dute; lehen erregionaletik, Euskal ligara. Beraz, datorren denboraldian Euskal Herri osoko arerioak izango dituzte eta ez Bizkaikoak bakarrik. Horrek taldeko aurrekontua handitu beharra dakar. Datozen asteetan finantziabidea zelan handitu hausnartuko dute. Areto futbol taldea babesteko interesa dutenek eurekin hartuemanetan jartzeko eskatu dute. Era berean, talde berari eutsi edo fitxaketak egin pentsatu beharko dute.


Datorren denboraldian Durangaldeko lau talde batuko dira Euskl ligan: aurten maila galdu duten Sasikoa eta Elorrioko Buskantza, Kurutziaga eta Abadiñoko Lagun: “Horrek esan gura du hainbat partidu jokatzeko ez dugula Durangaldetik irten beharko eta hori ondo etorriko zaigu”.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!