Txaber Altube bigarren eskolarteko bertsolari txapelketan

Anboto 2012ko eka. 18a, 11:43

Aguraingo Harresi aretoan jokatu zuten zapatuan Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala

Aguraingo Harresi aretoan jokatu zuten zapatuan Euskal Herriko XXIV. Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala. Gaztetxoen sailean jaso zuen Altube abadiñarrak bigarren saria.

 

Ataungo Paul Iruretagoienak jantzi zuen Aguraingo finaleko txapela, eta bigarren postua Txaber Altubek. Iaz alderantzizkoa izan zen sailkapena: Txaber Altubek jantzi zuen txapela, eta Paul Iruretagoienak bigarrena.

 

Saio guztian zehar erakutsi zuten Iruretagoienak eta Altubek nagusitasuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!