Areto futbolean, Maila gorenetik Euskal ligara igotzeko promozioa jokatuko du Abadiñoko Lagun taldeak Gasteizko Lakua taldearen aurka.
Joaneko partidua gaur izango da, 17:50ean, Elorrioko kiroldegian. Partidu bien ondoren berdinketa ematen bada, kanpoan sartutako gol kopurua hartuko da kontutan. Horregatik, gaur gol asko sartzea bezain garrantzitsua da atea hutsean mantentzea.
Promozio hori Gipuzkoako talde batek ere jokatu behar zuen, baina talde horrek ez du mailaz igo gura eta ez du promozioa jokatuko.