Oihana Azkorbebeitia Hiru Handietan garaile

Anboto 2012ko eka. 3a, 16:30

Azkorbebeitiak iaz baino ordu bete eta hamar minutu gutxiago behar izan ditu Hiru Handiak irabazteko. Parte-hartzaile guztien artean hamaseigarren heldu da helmugara.

Azkorbebeitiak iaz baino ordu bete eta hamar minutu gutxiago behar izan ditu Hiru Handiak irabazteko. Parte-hartzaile guztien artean hamaseigarren heldu da helmugara.

 

13:37:25 izan da abadiñarrak erabilitako denbora 100 kilometroak betetzeko. Zapatuko lasterketan, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri izan zituzten tartean. Oihana Azkorbebeitiak bolada onari eutsi dio Hiru Haundiak proba garrantzitsua bigarrenez irabazita. Barikutik zapaturako gauerdian hasi zen lasterketa, 24:00etan hain zuzen, eta zapatuan zehar lasterkariak Araiako helmugan sartzen joan ziren. Abadiñarrak 13 ordu, 37 minutu eta 25 segundo behar izan zituen 100 kilometro horiek betetzeko. Lasterketa luze eta gogorra da Hiru Haundiak; Gorbea, Anboto eta Aizkorrik ematen diote izena probari. Gizonezkoetan Iker Karrerak errekorra hautsi du 10:23:08 denboragaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!