Waltaryren bolea eta Gordonen segurtasuna nagusitu ziren

Anboto 2012ko mai. 21a, 09:57

Gordonek eta Waltaryk irabazi zuten Abadiñoko trinkete txapelketako finala nagusietan. Antxiak ezin izan zuen bererik eman eskuin sorbalda bortxatzeko beldurrez.

Gordonek eta Waltaryk irabazi zuten Abadiñoko trinkete txapelketako finala nagusietan. Antxiak ezin izan zuen bererik eman eskuin sorbalda bortxatzeko beldurrez.


Tarteka erritmoa falta izan zitzaion arren, final orekatua eta borrokatua jokatu zuten atzo nagusiek Tornosolo trinketean. Waltaryk eta Gordonek 40-36 irabazi zieten Antxia eta Gandiagari. Waltary kubatarrak atzean jokatu zuen eta bere boleari ohi baino etekin gutxiago atera zion, baina sartu zenetan min egin zuen eta, oro har, langile ibili zen atzeko koadroetan. Iker Gordonek segurtasuna eta lana izan zituen bidelagun.


Urdinei dagokionez, Ander Antxia abadiñarra sorbaldako lesio batetik zetorren eta hura gehiegi behartzeko beldurrez aritu zen. Eskuin boleaz ez zuen pilotarik jo eta erreboteetara ere ezkerrez ipini zen. Horregatik meritu handiagoa du abadiñarraren lanak, partidua irabazteko aukerak izan zituztelako azken unera arte. Gandiaga aurrean jokoa nahasten saiatu zen. Pilotari bizia da Gandiaga, nerbioduna, azkarra mugimenduetan, aurreko tiki-takan trebea. Oso lan ona egin zuen. Baina bat jartzekotan, indarka aritu zela batzuetan, zuloa bilatu beharrean.


Gazteen mailako finalean Garciak eta Uribek irabazi zuten txapela (30-22) Etxebarria eta Etxebarriaren aurka.


Promesen mailan Zilaurren eta Gomez nagusitu zitzaizkien (30-23) Zugadi eta Iturberi.

 

NAGUSIAK: Waltary eta Iker Gordon txapeldunak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NAGUSIAK: Ander Antxia eta Liher Gandiaga azpitxapeldunak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PROMESAK: Zilaurren eta Gomez txapeldunak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PROMESAK: Zugadi eta Iturbe azpitxapeldunak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GAZTEAK: Garcia eta Uribe irabazleak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GAZTEAK: Etxebarria eta Etxebarria azpitxapeldunak

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!