Atzean parez pare ariko dira Antxia eta Waltary

Anboto 2012ko mai. 20a, 08:30

Aurrelari sena dute, baina gaur, trinketeko finalean, atzeko koadroetan lehiatuko dira

Aurrelari sena dute, baina gaur,  trinketeko finalean, atzeko koadroetan lehiatuko dira

 

Gaur, 10:30ean, San Trokaz Trinkete Sariko finalak jokatuko dituzte Abadiñon. Nagusietan Iker Gordon eta Waltary Agusti Alonsok, Liher Gandiaga eta Ander Antxiaren aurka jokatuko dute. Atzeko koadroetan sarritan ikusi ez den norgehiagoka eskainiko dute Antxiak eta Waltaryk, ohituago baitaude aurrelari aritzera.

 

Aurrean, berriz, pilotari biek ezagutzen dute ofizioa,  baina azken aldian Gandiaga sasoian dago. Gainera Antxia eta Gandiaga bikotea konfiantzagaz dabil. Finalerdietan, Gonzalez eta Ugarteren aurka, 38-34 atzetik heldu ziren partiduaren azken txanpara, baina segidan sei tanto egin eta finalera sailkatzea lortu zuten, ordu eta erdiko partidu borrokatuaren ostean.

 

Promesetan, orekatua

Gazteen mailako txapelak Etxebarria-Etxebarria eta Garcia-Uribe bikoteen artean izango dira. Azken horiek dira faborito Bizkaiko azpitxapeldunak direlako. Promesetan Zugadi-Iturbe era Zilaurren-Gomez ariko dira nor baino norrago. Partidu orekatua izan daiteke. Lehenengoak esperientzia handiago dute, baina irabazteko komeriak izan ditzakete Zugadik sakean asmatzen badu.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!