Lagun eta Dantxari mailaz igo daitezke

Anboto 2012ko mai. 16a, 08:46

Abadiñoko Lagunek seguru du promozioa; Dantxari beste emaitzen menpe dago. Asteburuko azken jardunaldiaren faltan, Abadiñoko Lagunek Maila gorenean eta Dantxarik Lehenengo erregionalean, mailaz igotzeko aukerak dituzte. Okerrena da besteen emaitzen menpe daudela. Gutxienez, Abadiñoko Lagunek segurtatuta da promozio postua

Abadiñoko Lagunek seguru du promozioa; Dantxari beste emaitzen menpe dago. Asteburuko azken jardunaldiaren faltan, Abadiñoko Lagunek Maila gorenean eta Dantxarik Lehenengo erregionalean, mailaz igotzeko aukerak dituzte. Okerrena da besteen emaitzen menpe daudela. Gutxienez, Abadiñoko Lagunek segurtatuta da promozio postua.

 

\"\"

 

Alkideba liderrarengandik puntu bakarrera dago Lagun, baina Ermuko taldeak behealdean dabilen Akelarreren aurka jokatuko du. Gainera, Akelarrek ez du ezer jokoan, matematikoki salbatuta baitago.

 

Dantxarik bere partidua irabazi behar du eta Scaliburrek galtzea itxaron. Kasu honetan ere, Scaliburrek jokoan ezer ez duen Zamudio izango du arerio.

 

Gertatzen dena gertatzen dela, Dantxarik denboraldi ona osatu du, iaz igo baitzen Lehenengo erregionalera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!