Irribarria eta Azpiri irabazle San Prudentzio Txapelketan

Anboto 2012ko mai. 2a, 09:12

Batak zein besteak erraz irabazi zituzten gazteen eta nagusien mailetako finalak.

Batak zein besteak erraz irabazi zituzten gazteen eta nagusien mailetako finalak.


Atzo Traña-Matienan jokatutako finalek ez zuten bat ere emoziorik izan. Gazteen mailan Iker Irribarriak (Arama, Gipuzkoa) erraz menderatu zuen Gorka Ibarrondo arrankudiagarra (22-6). 15 urtegaz (uztailean egingo ditu 16) bera baino pilotari eginagoen kontra jokatu du txapelketa osoan, baina dohai handiak erakutsiz, guztiak gainditu ditu. Atzoko finalean dena irten zitzaion; gantxo ederrak markatu zituen zabalera zein txokora, ezkerrez bizi, oso bizi, erabili zuen pilota eta aidean erabili zuen Ibarrondo.


Nagusien finalean Igor Azpiri elorriarrak partidu serioa jokatu zuen Rober Uriarteren aurka (22-9). Piloteoan agindu egin zuen eta argi geratu zen fisikoki orain bertan prestatuago dagoela. Uriartek sakea baliatuz egin zituen tantorik gehienak; jokoan Azpiri nagusitu zitzaion.


Atariko partiduan Bakaikoak eta Goñik 22-9 irabazi zuten Otadui-Calleja iurretako bikotearen aurka.


Urtero legez, pilotalekua goraino bete zen finalak ikusteko. Okerrena da jende gazte gutxi batu zela.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!