16 urtegaz heldu da gazteen arteko finalera.
Martitzenean, 17:00etan, San Prudentzio pilota txapelketako finalak jokatuko dira gazteetan eta nagusietan Traña-Matienako pilotalekuan. Final biak lau t’erdiaren barruan izango dira.
Gazteen mailako finalak ikusmina eragin du, hamasei urte izanagatik (kadetea oraindik) finalera heltzea lortu duelako Iker Irribarria gipuzkoarrak. Aurrez aurre Arrankudiagako Ibarrondo izango du. Irribarria faborito argia da. 1,85 metroko garaieragaz, ezkerra da, baina eskuinarekin ere dotore moldatzen da eta esku biekin astintzen du indartsu pilota. Airez ere badaki Sebastian Gonzalezen antzerako ezker boleak egiten.
Nagusietan Rober Uriarte eta Igor Azpiri lehiatuko dira. Azpiri izango da faborito.