7 eta 12 urte arteko gazteentzako.
Abadiño kirol erakundeak, 7 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako futbol campusa antolatu du uztailerako Astolan. Txanda bi egongo dira: uztailaren 2tik 7ra eta uztailaren 9tik 14ra. Txanda bakoitzean gehienez 48 gaztetxok parte hartu ahal izango dute.
Campusaren helburuak hauek dira: futbolarekin lotuta dauden mugimendu gaitasunak, teknikoak eta taktikoak garatzea; euskararen erabilera bultzatzea, eta giza-baloreak sustatzea (errepestua, elkartasuna…).
Koordinatzaile lanetan arituko dira Jon Diaz de Cerio (jarduera fisikoko eta kirol zientzietako lizentziaturako 5. mailan dago) eta Eneko Erdoiza (haur hezkuntzan diplomatua).
Izen-ematea
Kanpusa 105 euro izango da. 10 euroko deskontua izango dute Abadiñon erroldatuek, erakundeko jokalariek eta anai arreba bi edo gehiago dituztenek. Izena emateko, 663 024 782 zenbakira deituta edo www.abadinoke.eu bidez.