Lau t'erdiko finalak erabakiko dira Abadiñon

Anboto 2012ko api. 22a, 08:55

San Prudentzio Pilota Txapelketan lau t\'erdiko modalitateari dagozkion finalak erabakiko dira gaur, 16.30ean, Traña-Matienako pilotalekuan

San Prudentzio Pilota Txapelketan lau t’erdiko modalitateari dagozkion finalak erabakiko dira gaur, 16.30ean, Traña-Matienako pilotalekuan.

 

Nagusietan lau protagonostetatik hiru Durangaldekoak dira. Lehenengo partiduan Asier Berasaluze berriztarrak Igor Azpiri elorriarraren kontra jokatuko du. Ostean, Rober Uriarte abadiñarrak Beitiaren aurka borrokatuko du finalareko txartela.

 

Gazteen mailan Ibarrondo eta Atutxaren, eta Irribarria eta Elizalderen artekoak dira finalerdi biak.
Finalak datorren asteburuan jokatuko dituzte Traña-Matienako San Prudentzio jaien barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!