Seigarren aldia egingo du San Prudentzio Pilota Txapelketak: 130 pilotarik parte hartuko dute eta, nobededade lez, gazte eta nagusien mailetako pilotariak lehiatuko dira lau t\'erdikoan. Kadete eta 22 urtez azpikoek binaka jokatuko dute.
Joan zen asteburuan hasi zuten txapelketa eta astebururo hiru jardunaldi edukiko dituzte: barikuetan 20:15ean, eta, zapatuetan eta domeketan 16:30ean (asteburuko partidak ‘Agenda’ atalean). Finalak maiatzean jokatuko dira: maiatzaren 1ean Traña-Matienan, eta 19an eta 20an Zelaietakoan.