Amaitu da kluben arteko xake txapelketa. Abadiñoko talde nagusia euskal ligara bueltatuko da datorren urtean, igotzea lortu baitu.
Aurretik ere ondo ezagutzen du liga hori. Abadiño B eta Abadiño C ere igo dira, eta klubaren denboraldi gogoangarria borobildu dute.
Elorrioko Zaldi Baltzaren talde nagusiak, berriz, Maila gorenari eutsi dio denboraldi oso on baten ondoren. Larriago ibili da Larrasoloeta maila bat beherago; justu-justu eutsi dio mailari. Klub bi hauetako bigarren taldeak, aldiz, jaitsi egin dira.