Espainiako moto txapelketarako lehen urratsa Aitor Martinezek

Anboto 2012ko mar. 7a, 08:35

Hasi berri duen denboraldiko helburuak azaltzerakoan, Abiadurako Iparraldeko Txapelketa (600 zaldikoa) irabazi gura zuela adierazi zuen Aitor Martinez motor gidariak, 2013an Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko. Denboraldia hasteagaz batera hasi da esandakoa zirkuituan gauzatzen abadiñarra

Hasi berri duen denboraldiko helburuak azaltzerakoan, Abiadurako Iparraldeko Txapelketa (600 zaldikoa) irabazi gura zuela adierazi zuen Aitor Martinez motor gidariak, 2013an Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko. Denboraldia hasteagaz batera hasi da esandakoa zirkuituan gauzatzen abadiñarra.

 

Joan zen asteburuan Albaceteko zirkuituan hasi zen Iparraldeko Txapelketa eta estreinako lasterketan irabazi egin zuen. Eguraldi aldrebesa izan zuten asteburuan eta horrek prestaketa saioak zaildu zizkien pilotu guztiei. Martinez aritu zen ondoen arlo horretan.

 

Txapelketari dagokion hurrengo lasterketa apirilaren 15ean izango da Nafarroako Arcos zirkuituan. Hitzordu hori prestatzeko Burgosko (Espainia) Ventilla de Nofuentes motokros zirkuituan egingo ditu entrenamenduak datozen asteetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!