Ivan Rodriguezeri San Blasetako lehenengo saria

Anboto 2012ko ots. 24a, 14:06

Durangaldeko, Bizkaiko beste herri batzuetako, eta Gipuzkoako 52 parte hartzaile hartu ditu San Blas eguneko argazki lehiaketak, aurten. Ivan Rodriguez durangarrak jaso du lehenengo saria, eta Eneke Larrakoetxeak tokikoa

Durangaldeko, Bizkaiko beste herri batzuetako, eta Gipuzkoako 52 parte hartzaile hartu ditu San Blas eguneko argazki lehiaketak, aurten. Ivan Rodriguez durangarrak jaso du lehenengo saria, eta Eneke Larrakoetxeak tokikoa.

 

Eguneko azken argiaren eta San Blas azokako erakusmahaietako batek ematen zuenaren kontrastea islatzen du Rodriguezen argazkiak: eguzkia sartu orduko unean, tripodea erabilita, egin zuen Azken orduko erosketak deitu zuen   argazkia Rodriguezek, eta 400 euroko saria jaso du. Orain hiru urte ere lehiaketa honetan saria jaso zuen Rodriguezek.

 

Eneke Larrakoetxearen Belaunaldi aldaketa izeneko argazkiari egokitu dio epaimahaiak Abadiñoko parte hartzaile batek aurkezturiko argazki onenaren 150 euroko saria. Ardiei begira dauden bere alabaren eta aldameneko gizonaren tamainaren kontrasteagaz jokatu zuen zuri-beltzezko bere argazkian, Larrakoetxeak.

 

Otsailaren 3ko San Blas eguneko argazki lehiaketara aurkeztutako lanetariko batzuen aukera-sortagaz erakusketa ipini dute, Txanporta kultur etxean, martxoaren 9ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!