Uribeetxebarria gogoratuko dute duatloian

Anboto 2012ko ots. 9a, 09:51

Mugarra Triatloi Taldeak martxoaren 31n antolatuko duen duatloiak oroimenaren kaxa zabalduko du aurten

Mugarra Triatloi Taldeak martxoaren 31n antolatuko duen duatloiak oroimenaren kaxa zabalduko du aurten.

 

Horrela,  hainbat urtean Mugarrako kide izan eta iaz hil zen Gorka Uribeetxebarriaren oroimenezkoa izango da aurten seigarren aldia izango duen duatloia.

 

Mugarrak duatloia iragartzeko sortu duen blogean (durangokoduatloia.blogspot.com) datorrenez, izena emateko epea martxoaren 29ra arteko da, edo 350 parte-hartzaile izan artekoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!