Euskal ligara itzultzeko asmoa benetakoa dela erakusten dabil Abadiño Xake Taldea. Asteburu honetan Bizkaiko goren mailako ligako erdibidera helduko dira, eta bigarren tokian daude Santurtzi liderrarengandik puntu erdira.
Hain zuz ereen, Santurtziren kontra lehenengo jardunaldian jokatutako lehia bina amaitu zen. Ondorengo bietan irabazi egin dute.
Lehen mailan Larrasoloeta azkeneko dago, lau puntugaz, baina puntu erdira du salbazioa. Zaldi Baltza finago dabil, eta sailkapenaren erdian kokatuta dago. Elorriarrek Balmaseda liderra izango dute arerio asteburuan; Larrasoloetak, berriz, ez jaisteko borrokan arerio zuzena den Endroke.