640 kilo arteko txapela lortu gurako du Abadiñok Durangoko Jai-Alai pilotalekuan

Anboto 2012ko urt. 27a, 10:42

Otsailaren 4an burutuko da sokatira jaialdia Ezkurdiko Jai-Alain, eta gizon zein emakumeen mailen jokaleku izango da

Otsailaren 4an burutuko da jaialdia Ezkurdiko Jai-Alain, eta gizon zein emakumeen mailen jokaleku izango da.

 

Durangok Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa hartuko du otsailaren 4an. Gizonezkoak 640 kilo arteko kategorian lehiatuko dira, eta emakumezkoak 500 kilo artekoan. Gizonen atalean Abadiñok txapela janztea izango du helburu; A eta B taldeek parte hartuko dute. Abadiñarrez gainera, Arrigorriagako Sokarri, Nafarroako Amaiur eta Basaburua eta Gipuzkoako Ibarra etorriko dira Durangora. Amaiur, Ibarra eta Sokarri izan daitezke Abadiñorentzako arerio gogorrenak, tiralariek aurreratu dutenez.

 

Emakumeen txandan, Badaiotz eta Bizindar arabarrak, Ibarra gipuzkoarrak, eta Berriozar eta sakana nafarrak ahaleginduko dira irabatzen. Badaiotz aurreikusi daiteke faborito legez.

 

600 artekoa, otsailaren 11n

Bestalde, otsailaren 11n 600 kilo arteko bigarren kanporaketa jokatu dute Idiazabalen, eta Abadiñok desio bi ditu: A taldeak txapela eskuratzea eta B taldea finalean sartzea. BIgarren hauek seigarren daude sailkapenean, eta sei sartzen direnez finalera, aukera handiak dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!