Aitor Martinez abadiñarrak argi azaldu ditu aurtengo helburuak: Iparraldeko Abiadura Txapelketa irabaztea, horrela 2013an Espainiakoan lehiatu ahal izateko.
2012 denboraldia apirilera arte hasiko ez badu ere aurtengo makinaria martxan du dagoeneko Aitor Martinezek. Aurrendenboraldian eta prestaketa lanetan guztiz murgildurik dagoen honetan, etorkizuneko gurari eta asmoak zehazturik ditu. Aurten Iparraldeko Abiadura Txapelketa (600 c.c.koa) irabaztea gura du, horrela 2013an Espainiako Abiadura Txapelketa lehiatu ahal izateko: “Lasterketa denak lehiatzea, irabaztea eta zirkuituetako errekorrak hobetzea dut helburu, dibertitzeari eta ikasteari utzi gabe”, azaldu du.
Iparraldeko txapelketa lau lasterketek osatzen dute: Nafarroako Zirkuituko bik (apirilaren 15ean eta uztailaren 1ean) eta Aragoiko Motorlandeko hiruk (apirilaren 29an, uztailaren 22an eta azaroaren 4an). Horrez gainera, Euskadiko Supermoto Txapelketako lasterketaren bat lehiatuko duela ere aurreratu du.
Entrenamenduak Efrén Vázquezegaz
Oraintsu Efren Vazquezegaz batera egindako entremenduetan zero azpitik hiru graduko tenperaturan ibili direla dio Aitor Martinezek: “Eskuko hatzamarrak izoztu zitzaizkigun arte ibili ginen entrenatzen. Luxua da beragaz batera entrenatzea eta asko dibertitu ginen”.
Nafarroako Zirkuituko itzulirik azkarrena Aitor Martinezen eskuetan dago: