Joan zen bariku iluntzean, Errota kultur etxean batutako ehun lagunen aurrean burutu zuen Mari Carmen Rodriguez Rotsita Ourensen jaiotako abadiñarrak A través de mis pensamientos liburuaren aurkezpena.
Autorearen ahotik, zein poeta lagunen eta Banarte antzerki taldeko Rafa Herce eta Begoña Garcia kideen berbetan entzun ahal izan zituzten ekitaldira batutakoek liburuan batutako 110 olerkietako batzuk.
Durangoko Irakurri liburudendan, Traña-Matienako Petite dendan, eta Bilboko zein Ourensen ipini du egileak poesia liburua salgai.