Herrian \'Campurriano\' ezizenez ezaguna den 74 urteko Angel Alvarezek harriagaz eta zuragaz landutako eskulturak dira, bere auzoko, Traña-Matienako Errota kultur etxean, urtarrilaren 9 arte ikusgai daudenak.
Besteak beste, 180 kiloko harri batean zizelkaturiko familia baten irudia, edo oilar jokoa irudikatuz zuran egindako eskultura daude Errotan ikusgai.
\'Campurriano\'k azaldu duenez, eskultura klasikoa nahiago duen arren, surrealismoa ere lantzen du bere eskulturetan. Egilearen berbetan, "surrealismoa nahiago duena ere, pozik aterako da erakusketatik".