Gabonetako postalen lehiaketako lanak, ikusgai

Anboto 2011ko abe. 30a, 10:00

Urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa, Errota kultur etxean

Urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa, Errota kultur etxean.

 

Gabonetako postal lehiaketara, guztira, 62 lan aurkeztu dituzte. Udaletik azaldu dutenez, batez ere abadiñarrak izan dira parte-hartzaileak, baina kanpotik ere bidali dituzte lanak. 6 eta 8 urte arteko neska-mutikoen mailan, Basauriko Goizane Barrenetxeak irabazi du lehen saria, Anne Díez Vilar abadiñarrak bigarrena, eta saritu bako herriko egilearentzako ohorezko aipamena Kevin Conde Romerok lortu du.

 

9 eta 11 urte artekoen mailan, Abadiñoko Andoni Orbegozo Zelaietak irabazi du lehen saria, Josu Iriondo Delgadok bigarrena, eta Peio Diez Vilarrek ohorezko aipamena jaso du.

 

12 eta 15 urte artekoen mailan, Etxauriko Garazi Azkoaga Iholdik lortu du lehen saria, eta June Obregón Aramburu abadiñarrak bigarrena. Bestalde, modalitate honetan aurkeztutako lanen kalitatea ikusita, epaimahaiak ohorezko bi aipamen egitea erabaki du. Aipamen horietako bat Iratxe Sánchez Cordero abadiñarrarentzat izan da.

 

16 urtetik gorakoetan, Leioako Esther Alonsok eskuratu du lehen saria, Iurretako Amaia Álvarez Caperosek bigarrena, eta Vega Asensio Herrero abadiñarrak ohorezko aipamena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!