EITBk urteko kirolari onenei emandako sarietako bat Jon Karrorentzat izan da.
Jon Karro triatleta abadiñarrak EITBren kirolaren arloko sari bat jaso du; norbere burua gainditzeko ahaleginari eskaintzen zaion saria, hain zuzen ere. Diabetea diagnostikatu ziotenetik kirola eta gaixotasuna uztartzeko ahaleginetan ibili da; baina ez bere buruari begira bakarrik, mota horretako arazoa duten guztiei begira baino. Bide horretatik, kirola eta diabetea bateragarriak direla erakusteko aurten 24 orduz bizikleta gainera igo da Karro, Durangaldean eta Arratian antolatutako zirkuituan. Oraintsu, diabeteari buruzko dokumental labur bat ere estreinatu du.
Bestalde, Jon Karrok Abadiñoko Laubideta triatloi taldean lehiatzen du eta triatloi talde horretan badago bestelako albisterik ere. Hain zuzen, Gorka Bizkarrak jakinarazi duenez datorren denboraldian Nafarroako Saltoki Trikideak taldean lehiatuko du. Goi mailako triatletak batzen dira talde hartan.