Jon Karro triatletak \'Kirolaren eta kobetzeko grinaren\' alorreko saria jasoko du abenduaren 23an, EITBko Multiboss aretoan egingo duten ekitaldian. Beste bederatzi kirolariren artean triatleta abadiñarra izan da aukeratua.
Aurten marka handiak egin ditu Karrok. Diabetikoa izanda, 24 orduan bizikleta gainean ibili zen Durangalde inguruan antolatutako zirkuituan. Oraintsu diabetea eta kirola bateragarriak direla islatzea gura duen dokumentala estreinatu du, eta proiektu berriak prestatzen dabil.