Abadiño, txapel bila pisurik parekatuenean

Anboto 2011ko abe. 16a, 08:05

Lauko sokatira txapelketan 300 kilora arteko finala jokatuko du Abadiñok asteburuan Arrankudiagan. Amaiurren talde bi, Sokarri eta Ibarra izango dituzte arerio

Lauko sokatira txapelketan 300 kilora arteko finala jokatuko du Abadiñok asteburuan Arrankudiagan. Amaiurren talde bi, Sokarri eta Ibarra izango dituzte arerio.

 

Edu Mendizabal abadiñarren entrenatzaileak lehia parekatua itxaroten du: “Edonork irabazi dezake. Badakigu irabazteko mailarik onena eskaini beharko duguna, eta horretara goaz”.

 

Oraintsu 320 kilora arteko txapelketa irabazi dute, eta Abadiñoko bigarren talde batek hirugarren geratzea ere lortu zuen. 300ekoa irabaziz gero, lauko txapelketako pisu bietan nagusi izango lirateke.
Urtarrilaren 7an goma gaineko zortziko txapelketari ekingo diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!