Ipuin kontalarien umeentzako saioak Abadiñoko Mediatekan

Anboto 2011ko aza. 21a, 09:21

Azaro eta abenduko eguaztenetan, Udal Mediatekan izango dira udalak antolatu dituen ipuin kontalaritza saioak

Azaro eta abenduko eguaztenetan, Udal Mediatekan izango dira udalak antolatu dituen ipuin kontalaritza saioak.

 

Jon Zabaletaren saioak zabaldu zuen azaro eta abenduko eguazten arratsaldetarako Abadiñoko Udalak antolatu duen ipuin-kontalaritza zikloa, joan zen astean. Umeei zuzenduriko sei ipuin emanaldi jasotzen ditu urte amaierarako egitarauak.

 

Kontakizunen Garaia izenagaz, eta lau eta zortzi urte arteko umeak literaturara gerturatzeko amu moduan pentsatu dute programa. Umeek euren aisialadia euskaraz eta literaturagaz gozatuz eman dezatela da asmoa. Datozen lau asteetako eguaztenetan, ahozko literaturak beteko du, 17:30ean hasita, Abadiñoko Udal Mediateka. Azaroan, 23an eta 30ean, Maite Franko eta Pello Añorgak jardungo dute, hurrenez hurren, Udaleko Kultura Sailak antolatu duen zikloaren barruan, ume abadiñarrekin ipuinak konpartitzen.

 

Abenduko eguazten bitan, Oihana Etxegibel eta Josu Jimenez gonbidatuko dituzte zikloan parte hartzera: abenduaren 7an jardungo du Oihana Etxegibelek, eta 14an Josu Jimenezek. 

 

SAIOAK, 17:30ean, Udal Mediatekan

  • Azaroaren 23an: Maite Franko
  • Azaroaren 30ean: Pello Añorga
  • Abenduaren 7an: Oihana Etxegibel
  • Abenduaren 14an: Josu Jimenez
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!