Jokin Idirin eta Xabier Bilbaoren golek lagunduta lider dira talde biak.
Entrenatzaileak talde lana azpimarratu zaleak dira. Sistema zuzen ezarri eta asimilatzen bada, sarriago sortzen dira gol aukerak eta gutxiagotan heltzen dira arerioak norbere atera. Hala ere, gol aukerak sartzea ezinbestekoa da partidak irabazteko, eta zeregin horretan izen bi azpimarratu behar dira Abadiño eta Ezkurdi futbol taldeetan: Jokin Idirin eta Xabier Bilbao. Idirinek zazpi gol sartu ditu beste hainbeste jardunalditan, eta Abadiño gaur egun bigarren erregionaleko liderra da.Mailako golegilerik onenen artean dago Kerman González ere, lau golekin.
Bilbaok Idirinen marka berdina du; zazpi partidatan zazpi gol sartzea lortu du, eta bere taldea hirugarren erregionaleko liderra da.