Igor Urienek (16 urte, Abadiño) Espainiako Prototipoen Opena irabazi dezake asteburu honetan. Nafarroako zirkuituko lasterketa bakarrik falta da opena amaitzeko eta Urien lider dago oraintxe sailkapenean.
Beraz, 16 urtegaz estatu mailako zein nazioarte mailako goi mailako pilotuek parte hartzen duten opena irabazteko zorian dago.
Urien urtetik urtera aurrerapausoak ematen dabil.
Iaz bigarren amaitu du prototipoen CM Sport Espainiako Txapelketa.