Aitor Martinezek irabazi egin du Serie 600eko azken proba; sailkapena bigarren amaitu du.
Nafarroako zirkuitu berrian hainbat mailatan denboraldiko azken lasterketak lehiatu dituzte oraintsu. Serie 600 mailan Aitor Martinez abadiñarrak irabazi egin du azken lasterketan.
Bere atzetik Haritz Mendizabal eta Igor Amado geratu dira. Sailkapen nagusian bigarren amaitu du abadiñarrak, 66 puntugaz; puntu berdinekin baina hirugarren geratu da Mendizabal, eta Serie 600eko kopa Aitor Amadok irabazi du 111 puntugaz. Martinezek zortxe txarra izan zu txapekeltan. Lehenengo lasterketa biak ezin izan zituen amaitu; batean erori egin zen eta bestean motorra matxuratu zitzaion.
Fly Group Racing Teameko gaztetxoak ere maila oso onean ibili dira. Iker Torrontegik bigarren amaitu du 125 zentimetro kubikotan, eta Oier Cascantek hirugarren 80 z.k.-tan. Taldeko gazteena den Yaret Cascantek ere badu zer ospatua, Ipar Eremuko Txapelketa irabazi baitu 70 z.k.-tan.