Durangaldeko maratoi erdia, domekan, Urkiolako Santutegitik abiatuta

Anboto 2011ko urr. 29a, 08:40

Urtero legez, 21 eta 11 kilometroko ibilbide bana prestatu dute Bidezabalgo kideek

 

DATUAK

Urriak 30, domeka
Irteera ordua:
11 kilometrokoa: 10:00
Maratoi erdia: 10:15

Sariak:
Irabazlea: 200 euro
Bigarrena: 150 euro
Hirugarrena: 75 euro
Garaikurrak adinekoen

2010eko irabazleak:
Walter Becerra: 1.16.32
Ana Conde: 1.31.10

Urtero legez, 21 eta 11 kilometroko ibilbide bana prestatu dute Bidezabalgo kideek.

 

Gozatzeko eta sufritzeko aukera eskaintzen du urtero Durangaldeko
Mendi Maratoi Erdiak. Lasterketan zeharkatzen diren 21 kilometroak 
gozamena dira natura gustuko duen edonorentzat; baina, era berean, 
mendibide irregular eta gorabeheratsuak astunak suertatu daitezke 
azkenerako. Dena dela, parte-hartzaile kopuru handia batzen du urtero
 lasterketa honek, sufrimendu eta guzti ere erronka gustagarria den seinale.

 

Ibilbideak 502 metroko desnibel pilatua du goraka, eta 496 metrokoa
 beheraka. 21 kilometroko ibilbidea gehiegitxo iruditzen zaionarentzat 11 kilometroko beste bat ere aurreikusi dute Bidezabal atletismo taldeko antolatzaileek. Azken lasterketa laburrago hori domekan, bihar, 10:00etan 
hasiko da, Urkiolako Santutegiaren parean; maratoi erdiari 10:15ean ekingo diote.

 

Lasterketa irabazten duenak 200 euroko saria jasoko du, gizonetan zein emakumeetan. Bigarrenek 150 euro irabaziko dituzte, eta hirugarrenek 75 euro. Maila hauetan zein adinaren arabera banatutakoetan garaikurrak ere banatuko dituzte. Horrez gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bestelako sariak ere zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

 

Iaz Walter Becerra sestaoarrak irabazi zuen gizonetan (1.16.32) eta Ana Conde gasteiztarrak emakumeetan (1.31.10). Gizonetan Aitor Uribesalgo eta David Garcia durangarrek osatu zuten podiuma. Emakumeetan Iraia Garcia zornotzarra bigarren izan zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!