Calleja zaldibartar gaztea Cafés Baqué Txapelketa jokatzen ari da kadeteen mailan. Eskailera formatuko txapelketan behe-behetik ekin behar izan dio, eta dagoeneko jardunaldi bi gainditu ditu.
Hala ere, datorren eguaztenean kantxaratuko da lehenengoz txapelketa honetan. Izan ere, orain arteko jardunaldi bietan ez du jokatu beharrik izan. Lehenengo kanporaketan, Azkueta zaratamoztarrak ezin izan zuen jokatu; hurrengoan Mugika gipuzkoarra izan zen huts egin zuena.
Beraz, datorren eguaztenean, Abadiñoko pilotalekuan, Pradoren kontrako lehia estreinakoa izango du.
Bestalde, Urrejola Cafés Baqué pilota txapelketatik kanpora geratu da oraintsu. Gazteen mailan Garcia errioxarrak erraz menderatu zuen otxandiarra (22-9).