Abadiñoko Banarte antzerki taldearen emanaldi bana dauzkagu urriaren 15ean Berrizen eta 21ean Abadiñon.
Durangaldean lehenago ere eskaini duen Abuelita de Batman antzeztuko dute 15ean, 20:00etan hasita, Berrizko kultur etxean: Alejandro Licona autore mexikarraren lanean oinarrituta ekainean Bilbon aurkeztu zuten umorezko obra kritikoa da Abuelita de Batman.
Urriaren 21ean Abadiñoko Txanporta kultur etxean emango du Banarte antzerki taldeak bakarrizketa emanaldia: umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte Bego García, Loli Reñón, Rafa Herce eta Fernando Borge beteranoek, bakarrizketak lehenengoz eskainiko dituzten beste lau antzezlegaz batera.