Joan zen asteburuan Belgikako Kalmhout herrian lehiatu zen Hirumet Taldeko Egoitz Murgoitio txirrindularia.
Ez zuen hasiera ona egin, eta, gainera, bigarren itzulian gurpila zulatu zuen. Atzetik aurrerako ahaleginak 20. postua eman zion azkenean, baina puntuetatik kanpora geratu zen: “Gurpila zulatu ez banu, lehenengo hamabosten artean egoteko aukerak nituen. Pena da, baina sentzazio onak izan ditut, eta horrekin geratuko naiz”.
Ziklo-krosak ez du atsedenik hartuko. Asteburu honetan, Valladoliden, Espainiako Kopako lehen proban parte hartuko du Hirumet Taldeak.