Joan zen eguaztenean erlojupekoak utzitako aho zapore garratza garbitu du Eneritz Iturriagak errepideko lasterketan. 25. amaitu du eta onenekin lehiatu da azken sprintera arte.
Kopenhagen jokatutako munduko txapelketan Eneritz Iturriagak lan bikaina osatu du pistako lasterketan. 25. amaitu du, baina benetan pozten duena azken sprintera arte onenekin lehian aritu izana da: “Oso pozik nago nire buruarekin. Lehiakor sentitu naiz, erasoei erantzun diet eta erasoren bat neure ekimenez ere sortu da”, azaldu du abadiñarrak.
Lasterketa Giorgia Bronzinik irabazi du eta Marianne Vos bigarren geratu da. Vos-ek sprinta erraz irabaziko zuela zirudien, baina txirrindulari bire artean harrapatuta geratu da eta ondoren berriro indartsu saiatu den arren, Bronzini lehenengo helmugaratu da, Vos gertu zuela.