'Aitarekin bidaian' obraren emanaldia Errotan, zapatuan

Anboto 2011ko ira. 23a, 09:54

Hika Teatroa talde gipuzkoarrak 2009an estreinaturikoa da zapatuan, 20:00etan hasita, Abadiñoko Errota kultur etxean ikusgai izango dugun \'Aitarekin bidaian\'

Hika Teatroa talde gipuzkoarrak 2009an estreinaturikoa da zapatuan, 20:00etan hasita, Abadiñoko Errota kultur etxean ikusgai izango dugun Aitarekin bidaian.

 

Orain urte biko urrian Durangoko San Agustin kulturgunean estreinatu zuten Aitarekin bidaian antzezlana, Traña-Matienako Errota kultur etxean izango dugu zapatuan, 20:00etan hasita, ikusgai.

\"\"

 

Udazken eta negu honetarako obraren hainbat emanaldi dauzka taldeak lotuta, eta berrogeita hamarretik gora emanaldi eskaini dituzte urte biotan. Besteak beste, Donostia Antzerki Saria eta euskarazko testurik onenaren Max saria jaso ditu antzezlanak.

 

Jabier Muguruza musikaria eta Joseba Apaolaza eta Jose Ramon Soroiz aktoreak agertzen dira Hika Teatroa talde gipuzkoarraren obra honetan oholtzan.

 

Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek idatzitako testuan dago oinarrituta Aitarekin bidaian antzezlanean kontatzen den istorio gordin eta emotiboa, eta zahartzaroari eta belaunaldien arteko inkomunikazioari buruzko gogoeta bideratzen du.

 

Antzezlanean jasotzen den bidaia abiatzen duten arte, elkarren ezezagun diren aita-semeek, gutxinaka elkar zelan ezagutzen duten erakusten du obrak. “Gogorra, baina momentu oso ederrak dituena” da, zuzendariaren berbetan, irailaren 24an Abadiñon ikusgai izango dugun lana. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!