Iturriagak espero baino atzerago Kopenhagen

Anboto 2011ko ira. 20a, 19:18

Kopenhaguen jokatzen ari diren Munduko Txapelketan Eneritz Iturriagak 35. amaitu zuen martitzeneko erlojupekoan; 40.36-ko denbora egin du, irabazlearengandik 3.28ra

Kopenhaguen jokatzen ari diren Munduko Txapelketan Eneritz Iturriagak 35. amaitu zuen martitzeneko erlojupekoan; 40.36-ko denbora egin du, irabazlearengandik 3.28ra.

Onartu duenez, ez du bere burua “sasoi puntu egokian” aurkitu. Gainera, pinganilloa erori zitzaion hasiera aldera; erreferentzia galtzeak, “kontzentrazioa galduarazi” ei dio, “eta desmoralizatu”.

Judith Arndt alemaniarrak irabazi zuen lasterketa. Leire Olaberriak 16. amaitu zuen erlopupeko jarduna.
Bestalde, Durangoko Txirrindulari Elkarteko Lourdes Oiarbide gazteetako erlopekoan lehiatuko da gaur.  J.D.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!