Laugarren antzerki tailerra eskainiko du Banarte taldeak ikasturte honetan

Anboto 2011ko ira. 10a, 08:44
Abadiñoko antzerki taldearen \'banarte@gmail.com\' helbidean eman daiteke izena. Irailaren 29an egingo dute aurkezpena

Abadiñoko antzerki taldearen banarte@gmail.com helbidean eman daiteke izena. Irailaren 29an egingo dute aurkezpena.

 

Urrian hasi eta udaberrira artekoa izango da, Banarte antzerki taldeak antolatuta, Abadiñoko Muntsaratzen izango den antzerkigintzaren oinarriei buruzko ikastaroa.  Irailaren 29an egingo dute ikastaroaren aurkezpena.
Urritik maiatzera arte, astero batuko dira Banarte antzerki taldearen tailerrean jarduteko izena ematen duten lagunak.

 

Arte Eszenikoen Gasteizko tailerreko irakaslea den Eva Guerrero Rico aktoreak gidatuko du, azken urteetan legez, ikastaroa.

 

Oholtzak eragiten dituen lotsak alboratzen ikasteko ariketak eta jolasak, eta aktoreen arteko interakzioan oinarritutako jarduerak egingo dituzte.

 

Antzerkigintzaren alderdi fisikoa ere jorratuko dute ikastaroan; gorputzaren  mugimenduak, dantza zein ahotsaren erabilera landuko dituzte. 

 

Aurreko edizioetan moduan, azkeneko hiruhilekoan ikasturte amaieran Errota kultur etxean eskainiko duten obra edo eszenak prestatzen jardungo dute.

 

Ikastaroak 380 euroko prezioa dauka, eta banarte@gmail.com helbidean eman daiteke izena. Gehienez ere, 15 laguneko taldea osatuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!