Aitor Martinez abadiñarrak Nafarroako Open Zirkuituko lasterketa irabazi du asteburuan.
Nafarroako zirkuituan jokatu zen lasterketa. Martinezek, lasterketa hasi aurretxoan eta pista lehorragaz, pole postua lortu zuen lehenengo. Ondoren, zaparrada itzela bota zuen eta zorua labainkor zela jokatu zuten lasterketa. Lehenengo itzulietan postuari eutsi zion Martinezek eta lau itzuliren faltan jo zuen garaipena emango zion erasoa.
Orain, Nafarroako Open Zirkuituko bigarren tokian kokatu da abadiñarra eta “txapelketa irabazteko aukera argiak ditugu”, adierazi du. Lasterketa bat falta da Opena amaitzeko, urriaren 23an Nafarroako zirkuituan jokatuko dena. Orain Igor Amado donostiarra da liderra eta Aitor Martinez bigarren dago lau puntura.