‘Hermano Mayor’ saioan gazte gatazkatsu bati zer ikasia ematen lagundu dute.
Abuztuaren erdialdean Abadiño Sokatira Taldeak dei bat jaso zuen Cuatro telebista katean ematen duten Hermano Mayor programatik. Bilbo inguruko gazte gatazkatsu bati ikasgai bat ematen laguntzeko eskatu zieten. Abadiñoko sokatiralariak prest agertu ziren, eta Hernanin dagoen Txillida Lekun ipini zuten hitzordua. Gazteak tiraldi denak galdu zituen, bizitzan beti ezin daitekeela irabazi konturatuz; bere ama zelan sentiarazten duen ikusteko ere balio izan zion egun hark.
Abadiñoko tiralariak agertzen diren programa hori 2012ko urtarrilean emango omen dute telebistan.