Duatloi Txikia antolatuko du bigarrenez Laubidetak

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:48

Irailaren 11an Muntsaratzen da hitzordua eta 13 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Abadiñoko triatloi taldea da ekitaldiaren antolatzailea.

Irailaren 11an Muntsaratzen da hitzordua eta 13 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Abadiñoko triatloi taldea da ekitaldiaren antolatzailea.

 

Abadiñoko Laubideta triatloi taldeak II. Duatloi Txikia antolatuko du irailaren 11n, Muntsaratzen, auzoko jaiak direla aprobetxatuta. Gazteei duatloiaren mundua ezagutara emateko helburua duen ekitaldian 13 urtetik beherako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Izena egunean bertan eman ahalko da, 10:00etatik 11:00etara, Muntsaratzeko aterpean. Izen-ematea doakoa izango da.\"\"

 Iaz 120 gaztetxok parte hartu zuten ekimenean eta orduko arrakastak animatu ditu Laubideta taldeko kideak aurten ere duatloi txikia antolatzera.

 

Gaztetxoak ibilbide ezberdinak osatu beharko dituzte adinaren arabera.

 

[img]http://www.anboto.org/images/9900/9930/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!