Gaur jokatuko dira Eliteko finalerdiak

Anboto 2011ko uzt. 22a, 09:42

Arabiourrutia-Antxia eta Migeltxo-Ugarte bikoteak lehiatuko dira lehenbiziko finalerdian. Bigarrenean, ostera, Gandiaga-Martin II.a eta Mikel Gonzalez-Larrazabal bikoteek elkarren aurka jokatuko dute finalerako txartela lortzeko asmoagaz.

Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatuko dira bi finalerdiak. Lehenbiziko partidua arratsaldeko 19:00etan hasiko da; bertan, Arabiourrutia-Antxia eta Migeltxo-Ugarte bikoteak lehiatuko dira. Hauen ostean, Gandiaga-Martin II.a eta Mikel Gonzalez-Larrazabal bikoteek jokatuko dute elkarren aurka. Bi partiduak lehiatuak izango direla aurreikusten da. Irabazleek elkarren aurka jokatuko dute domekako finalean; partidu hau goizeko 11:00etan jokatuko da, Abadiñoko Tornosolon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!