Durangalde Racing elkarteak ez du berriro proba hori antolatuko; ikusleen jarrerak bultzatu ditu erabaki hori hartzera.
Aketza Santacoloma Durangalde Racing elkarteko kideak azaldutakoaren arabera, zapatuko proban ikusleen jarrera "gehiegizkoa izan zen". Hori dela eta, proba gehiagotan ez antolatzea erabaki du elkarteak. "Azken 3-4 hilabeteetan egin dugun lana ilundu dute. Horrelako esfortzua egin eta gero ikusleek izandako jarrerak asko izorratu gaitu". Inguruak zikintzeaz gain, antolatzaileei jarritako trabak eta bizilagun, antolatzaile zein ertzainekin izandako jarrera salatu ditu Santacolomak.
Duela lau urte berreskuratu zuen auto igoera hau Durangalde Racing elkarteak. Joan den zapatuan, hilak 25, ospaturikoa, XV.Urkiolako Igoera izan zen.