Pronostikoak bete egin dira, eta abadiñarrak azkarren burutu zuen Segorveko ibilbidea; espezialitateko urrezko domina lortzen duen laugarren biderra da.
Atzo hasi ziren txirrindularitzako Espainiako Txapelketak; lehia Castellonen ari da ospatzen, eta igandera arte ospatuko dira probak. Emakumezkoen eta 23 urtez azpiko gizonezkoen erlojuaren aurkakakoak jokatu ziren atzo; lehenbizikoan, Eneritz Iturriaga abadiñarra izan zen garailea, bigarrenean, ostera, Mario Gonzalez kantabriarra.
Iturriagak 35:09an burutu zuen 23 kilometroko ibilbidea. Anna Sanchis eta Ana Belen Lopezek osatu zuten podiuma.
Erlojuaren aurkako modalitatean urrezko domina lortzen duen laugarren biderra izan da atzokoa. Aurretik, 2002, 2005, 2006 urteetako txapelketetan izan zen txapelduna.