Tontorrera nor arinago igoko lehia gaur, Urkiolan

Anboto 2011ko eka. 25a, 09:10

84 auto gidarik parte hartuko dute Urkiolako Igoeran; Durangalde Racing elkarteko 13 pilotu lehiatuko dira. 15:00etan hasiko da

84 auto gidarik parte hartuko dute Urkiolako Igoeran; Durangalde Racing elkarteko 13 pilotu lehiatuko dira. 15:00etan hasiko da.

 

Urkiolako 15. Auto Igoera jokatuko dute zapatuan. Igoera berreskuratu zenetik, jarraian egiten den laugarren biderra izango da.

 

Guztira, 84 pilotuk parte hartuko dute igoeran; tartean, hiru emakumek. Durangalde Racing elkarteko zuzendaria den Aketza Santacolomaren berbetan, barqueten atalean Iraola, Pañella eta Quesada dira faborito. Turismoetan, ostera, A. Ramirez, A. Arakistain, “Lebeiti” eta I. Olabegogeaskoetxea ditu faboritotzat Santacolomak. Arratsaldeko 15:00etan hasiko dira probak. Guztira, hiru biderrez osatuko dute igoera; lehenengoa, entreneamendu saioa izango da, gainerako biak , ostera, ofizialak. Lehia hasi aurretik, autoen egiaztapenak egin beharko dituzte pilotuek; Landako gunean izango da hori, 9:30-12:30 bitartean.

 

Segurtasunagaz arduraturik
Santacolomak azaldutakoaren arabera, “istripuak ekiditeko” antolatzaileek “bereziki” zainduko dute segurtasuna. Errepidea 13:00etan itxiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!